Iratiko Oihana leku ezin hobea da kirol mota hau egiteko, eta inguruaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Turismo mota hori jasangarria eta adeitsua da, eta naturarekin harreman estua edukitzea ahalmentzen du. Gainera, gure basoak eta mendiak zeharkatzeko eta Pirinioetako fauna eta landareak ezagutzeko era ezin hobea da.
Geografikoki erreferentziatutako 5 ibilbide daude, zailtasun desberdinekoak, mendiko bizikletarekin (BTT) egitekoak. Edozein norabidetan egin daitezke guztiak, eta borobilak dira. Horietako batzuk elkarren artean lotuta daude, eta horrela ibilbide luzeak egin daitezke. Arrazolako informazio gunean doan eskura daiteke Ibilbideen mapa.