Suge pozoitsuen artean tamaina handiko espeziea da. 80 cm luze izan dezake, baian 60-65 cm bitartekoa izatea da ohikoena. Triangelu moduko burua du, eta muturra goialdera zerbait goratua. Begiaren atzean banda bat ageri du, handiagoa arra bada. Begiko ninia eliptikoa du, eta beti bertikal ageri du. Buztan motza du (gorputzaren bederatzigarren bat, emeen kasuan, eta seigarren-zortzigarren bat, arrenean) Arrak grisak izaten ohi dira eta emeak, berriz, grisak edo nabarrak. Gorputzeko ezkatak grisaxkak edo horiak dira, urre edo kobre kolorekoak. Bizkarrean ertz beltzez inguratutako orban beltz edo berdexkak ditu, zig-zag modura.