Aezkoako mendietan bide andana topatuko duzu; haietan barna ibarreko geografia, fauna eta landareak ezagutuko dituzu.

Ibilbide txiki asko daude Aezkoan,  hainbeste, ezen denen artean sare konplexu bat osatzen duten.  Horietako asko, gainera, seinaleztatuta daude. Batzuk ibilbide didaktikoak dira, mahai eta panelen laguntzarekin, familia osoa naturaz gozatzeko pentsatuta daudenak. Beste bide batzuk historikoak dira; antzina  ehiztariek, ikazkinek edo artzainek ibilitakoak. Badaude kirol ibilbideak ere, desnibel eta luzera handikoak, esfortzu handia eskatzen dutenak, baina ordain handikoak, bestalde, martxan zehar dauden ikuspegi zoragarriengatik.

Toki Ibilbideak

Ibilbideak SL siglekin seinaleztatuta daude. Seinaleak verde-zuriak dira. Goiz edo arratsalde batean egiteko pentsatuta daude.

Iratin barnako ibilbideak

Natura, egiazkoa, gustuko baduzu, Iratiko Basoan barna dauden ibilbide ikusgarrietako bat egitea duzu.

Ibilbide luzeak

Ibilbide luzeetako parte dira. GR siglekin seinaleztatuta daude eta seinaleak gorri bizi batez margotuta daude.