Aezkoa eta Garaziko artzainen arteko senidetasun ospakizuna da. Iratiko goialdeko bazkalekuetan egiten da, duela 500 urte baino gehiago duen ituna berritzeko.

Ibarreko biztanleek beti izan dute azienda larri zein xehea mendi hauetako belar eta bazkak (ezkurra eta pagatxa) disfrutatzeko eskubidea. Donibane-Garazikoekin arazorik ez izateko, fazeria bat egitea erabaki zuten.

Fazeriak eskubide pribatuko figurak dira. Nazio, komunitate edo probintzia bereko zein desberdinetako ondasun jakin bat zenbait udalerrien artean aprobetxatzean datza.

Aezkoaren eta Garaziren arteko ituna sinatzeko, ospakizun egun bat antolatzen da. Egunean zehar, mugaz bi aldeetako artzain eta abeltzainak elkartzen dira, eta hainbat ekitaldi eta bazkaria antolatzen dira. Jai giroa arratsaldera arte luzatzen da.

Azken hamarkadetako itunak urtero berritu eta sinatu ohi dira. Bestalde, azienda-buru bakoitzeko ezarritako prezioak nahiko igo dira azken 30 urteotan, eta horri esker Aezkoak izaten dituen diru-sarrerak komunal horretan bertan hobekuntzak egiteko inbertitu ahal ditu (azpiegiturak eta abar).