Aezkoak instituzio tradizional bat du, ibarreko baliabideak kudeatzen dituena: Aezkoako Batzarre Nagusia

Honako hauek dira Batzarre Nagusiak dituen funtzio nagusiak:

  • Ibarreko baliabideak kudeatzea, eta horien artean Aezkoako Mendiak dira garrantzitsuenak.
  • Udalerrien arteko proiektuak bultzatu eta garatzea
  • Bizitza publikoko zenbait alderdi arautzea: ordenantzak, auzolanerako deialdiak, batzarretarako deialdiak, …
  • Dirulaguntza politika osagarriak ezartzea: inbertsioak, etxebizitza, lanaren sorrera, …Gaur egun Batzare Nagusiak 5 kide ditu (presidentea eta sei kide), lau urtean behin berritzen direnak.

    Antzinatik, Aezkoako Batzarre Nagusiaren egoitza Ariben dago. Zubiaren ondoan dago Aezkoako etxe zaharra (1795. urtean erre zuten, artxibategia barne).