Skip to main content
Kondairek diotenez, Lamiek, mendietako errekatan bizi ziren gure mitologiako izaki horiek, Arpea zuten bizilekurik gogokoenetako bat.

Arpea Garazi eta Aezkoa ibarren arteko mugan dago, eta Pirinioetako txokorik ederrenetako bat da. Lekuko orografia hain da berezia, zaila dela iradokitzen dizkigun sentsazioak adieraztea: berde biziko belarrez estalitako mendien artean ezkutaturik dago, maiz lainoz estalia, beti misterio giroa dariola.

Haitzuloa inbertitutako ā€œVā€ formakoa da, eta haren paretak, laminaz lamina osaturikoak, berrogei miloi urteko formazio geologikoaren ondorioa dira. Zuhaitzetako eraztunek bezala, harrizko lamina bakoitzak denboraldi baten inguruko informazioa ematen digu (haien artean, bataz beste, 20.000 bat urteko aldia kalkulatzen da), eta guztiekin izandako bilakaera jakin dezakegu.

https://www.youtube.com/watch?v=b3i0v1l3PZI

Oso sakona ez bada ere, Historiaurretik erabili izan da aterpe modura, bertan jotzen duten haizeetatik babestuta dagoelako. Sarrerak duen forma bitxiak eta inguruko edertasun apartak eman diote ospea.

Close Menu

menu