Iratiko Oihanaren bihotzean, paisaian ezin hobe integratuta, Iratiko uharka ur leku baketsua da.

Orbaizetako udal dermioan dago, Irati basoaren erdigunean, eta Nafarroako Pirinioetako lekurik bitxi eta berezienetako bat da. Urbeltz, Urtxuria eta Egurgio errekek eta beste txikiago batzuek urtegi horretan bukatzen dute. Irabiako urtegia natura atsegin dutenentzat leku kuttunenetako bat da.

1921-22 urteren bitartean eraiki eta 1942-44 zabaldu zuten, gaur egun dituen 40 metroko altuerara iritsi arte. Urtegiko ur urdina basoko zabal horren berde biziaren gaineko pintzelada moduko bat da. Edukiera txitxikoa bada ere, hori nahikoa da Iratiko udako emaria erregulatzeko. Irati ibaia Nafarroan hoberen aprobetxatutakoa da, izan ere, 40 km-ko tartean badaude zortzi zentral eginda.

https://www.youtube.com/watch?v=-cv4lDxLhbc&t=2s

Urtegiaren inguruko ibilbideak

Benetako natura atsegin baduzu, aukeratu Iratiko Oihana zeharkatzen duten ibilbideak.