Etor zaitez gure turismo bulegora, eta Aezkoari eta haren inguruari buruzko informazio gehiago eskuratuko duzu: ibilbideak, non lo egin, non jan dezakezun eta abar.

Gure web orrian eskura duzu Aezkoara hurbildu aurretik behar duzun informazio guztia: ibilbideak, multimedia materiala, turismo enpresekin kontaktatzeko datuak eta askoz gauza gehiago. Hala ere, Aribeko turismo bulegoan informazio zehatzagoa eskainiko dizute eta zure egonaldiarekin lotuta izan dezakezun edozein zalantza argitu ere. Gainera, zenbait tramite egin eta zure oporretarako erretserbak kudeatu ahalko dituzu.

Bulegoa zabalik dago uztailetik urrira bitartean (biak barne).
Tel: 948 76 43 76
Email-a: info@aezkoa.net (zabalik dagoen hilabeteetan) / valledeaezkoa@gmail.com