Etor zaitez gure turismo bulegora, eta Aezkoari eta haren inguruari buruzko informazio gehiago eskuratuko duzu: ibilbideak, non lo egin, non jan dezakezun eta abar.

Arrazolako harrera gunea

Aezkoan barnako Iratirako sarbide nagusia da. Bertan bisitariarentzako informazio gune bat dago, aparkaleku bat, 4 erretegi dituen bazkaleku bat, mahaiak eta bankuak eta hondarrentzako edukiontziak. Erakin txiki bat dago ere, lau komun publiko eta harraska bat duena. Komunak eta informazio guneak zabalik daude goi-aldietan soilik (Aste Santuan – uztailaren 1etik azaroko zubira arte – azaroko asteburuetan – abenduko zubian).

Prezio publikoa

Iratiko eremu osoa mantentzeagatik tarifa publiko bat ezarri da Arrazolako gunera hurbiltzen diren eta Irabiako uharkara jarraitzen duten ibilgailuentzako. Honakoak dira:

Ibilgailuak: 5 €. Deskontu txartelarekin: 2 €

Motorrak: 2 €. Deskontu txartelarekin: 1 €

Autobusak: 30 €. Deskontu txartelarekin: 15 €

Azpegi

Orbaizetako Munizio Olatik Donibane Garazira joaten den pistaren ondoan dago.
Aterpe txiki bat dauka, eta ondoan aparkalekua, bi erretegi eta iturri bat.

Olazar

Azpegirako bidean ere, Orbaizetako Munizio Olatik bi kilometrora ezkerraldera zabaltzen den legar xeheko pista hartuta eta ehun bat metrora dago.
Antzina, leku horretan, kobrezko meategi bat zegoen.
Bi erretegi eta bi mahai daude.

Beste gune batzuk

  • Orbaizetako kanpatzeko gunea
    Arrazolako informazio gunera ailegatu baino 100 metro aurrerago dago. Kanpatzeko itxitako zelai bat da. Bidearen bestaldera aparkatzeko lekua dago eta aisia gune bat, iturria, mahaiak, bankuak eta zaborrarentzako bi edukiontzi dituena.
  • Betolegiko aisia-gunea
    Iratira eramaten duen NA 2030 errepidearen ondoan dago, Aribe eta Orbararen artean, Betolegi jatetxearen parean. Hor hasten den bidea hartu eta 50 metrora dago. Irati ibaiaren bazterrera dagoen zelai zabal bat da, itzalpe handia duena. Mahaiak eta bankuak daude, eta birziklatzeko 4 edukiontzi. Hurbil, komun bat dago, antzina Hiriberriko errota izandakoaren presaren ondoan.

Aterpeak

Bi mendi aterpe daude oinez ailegatzen diren mendizaleentzat. Bat Azpegikoa da, eta Orbaizetako Munizio Olatik Doninabe Garazirako pistaren ondoan dago. Bestea, Egurgiokoa, Irabiako uharkako goialdeko muturraren ondoan dago.
Azpegikoak 20 bat lagunentzako edukiera dauka, tximinia, jateko bi mahai, bankuak eta harraska. Egurgiokoak, berriz, 10 plaza ditu (txabolaren eta atxikitako tegiaren artean), tximinia eta banku eta mahai txiki bat.
Biek iturri bat dute ondoan (ura tratatu gabea da).
Ezin dira plazak erreserbatu, eta erabiltzen duenak ongi utzi behar du lekua.