Orreagako Amabirjina herri askok beneratzen dute. Udaberriro, haran, herri eta parrokia asko erromerian hurbiltzen dira eliza famatura zinezko omenaldia eskaintzeko asmoz.

Orreagara ailegatzen diren erromeria guztien artean Aezkoakoa da, zalantzarik gabe, koloretsuena eta ikusgarriena. Parrokietako gurutzeak joaten dira prozesioaren buruan, eta, atzean, ibarreko alkateak, gazteak eta haurrak, tokiko jantzi tradizionala daramatela.

Badaude soinean tunika bat daramatenak, kar eta sakrifizio izpiritualaren ordezkari gorenak. Burua estalita, bi lerrotan ibiltzen dira, eta bizkarrean eta gora altxaturik gurutzea daramate.
Haien atzean, penitenteak joaten dira, oinutsik, belo batez tapatuta eta eskuartean gurutze eta arrosario bana eramanez.

Debozioaz gain, Ama Birjinari egiten zaizkien bisitak festa handia bilakatzen dira, eta kolejiataren inguruko zelai eta zuhaiztietan.