Aezkoan kondaira ugari izan dira. Batzuentzako elezaharrak dira; baina beste batzuek, aldiz, gertatu direla eta gertatzen direla ziurtatzen dute. Euskal tradizioak dio izena duena existitzen dela, izena duen guzia da.

Basajaun eta Basandere

Basoetako jaun eta andrea dira, eta ezagunenak Oihanean, bertako sei kobazulotan bizi baitira. Horien artean Orhi mendikoa nabarmendu daiteke, tximini bat duelako, S. Juan egunean kea ateratzen duena.

Kristautasunak, jentil hauen aurkako borrokan, Salbatore ermitak, Otsagabiako Muskilda ermitak eta Orreagak osatzen duten zirkulu magiko batean sartu zituen. Luzaide gelditu zen zirkulu horretatik kanpo, apaiza izutu zutelako. Izaki iletsuak dira, garaiak eta hanka sendoa dutenak.

Basanderea oso ederra da, biluzik ibiltzen da eta dotore joaten da jantzita. Lamiei bezala, ez zaizkie ardi zuriak gustatzen, eta, beraz, beltzen artaldea dute. Ardiak mugitu nahi dituztenean,
Basajaunek sorbaldan hartzen du marroa, ardiek jarrai diezaioten. Basajaun paseatzen entzuten dutenean, artzainak lasai ibiltzen dira, badakitelako otsoek ez dutela artaldea erasoko.

Eilalamiak

Eilalamiak, orokorrean lamiak deituak, sirena bihurriak dira. Ile luzeak dituzte, eta ahate oin bat. Haitzuloetan bizi dira, urrezko orrazi bat dute eta altxor handia bildua dute, artzainak erakartzeko baliatzen dutena. Jendea izutzen dute, gauez etxeetara sartzen dira tximinietatik…, eta horregatik batzuk zigortu izan dituzte. Luzaiden adibidez, Laminen Xamindeia kobazuloan 200 urtez bizitzera kondenatu zituzten. Zubiak eraiki izan dituzte (Ligin, esaterako) edo trikuharri moduko zubiak (Mendiben eder bat dago). Aezkoan ere oso ezagunak izan dira: Eilalamiak ikasle ilegorri eder bat jazarri zuten, eta baita gauez ateratzen ziren neska iruleak ere. Horietako baten bat ez omen da inoiz itzuli. Abaurrepeko Santa Engrazi ermitan bizi ziren serora hainbeste estutu omen zuten, handik aldentzea erabaki zutela.

Unaia

Gizon-hartz hau da Iratiko Oihanean sortutako pertsonaiarik bereziena. Kondarira zaharrak dionaren arabera, hartz batek Mendibeko neska gazte bat bahitu zuen, Otsagabiara bidean, Iratiko Oihana zeharkatzen ari zela. Hartzak bere leizean atxiki zuen, eta harremanaren ondorioz seme bat jaio zen.

Hasieran, herriko bizilagunei, eta baita ganaduari ere, zail egin zitzaien gizon horretara ohitzea, hain zen itsusia. Baina, azkenean onartu zuten, eta oihaneko behizain, unai alegia, hoberena bihurtu zen.

Beste izaki batzuk

Zazpi buru zituen sugea bat da desagertutako izaki bat. Xiximurrura hurbiltzen ziren neskak bahitzen zituen.

Gauza bera egiten du Gauekok (gauez ari den iratxoa).

Mamuek amesgaiztoak sortzen dituzte, eta haien biktimak ito ditzakete; baina otoitz sekretu batekin espantatzen dira.

Azantziliek zarata egiten dute gauez. Ez dago garbi gizaki horiek iratxoak diren edo arima erratuak. Horregatik, norbait hiltzen denean, etxeko teila bat mugitzen dute, haren izpiritua atera dadin.

Bokatalatsariak, gauez garbitzen dituzten iratxoak dira.

Badira beste izaki batzuk Iratiren inguruan, baina jendeari enbarazu egin nahi diotenez, ohikoagoa da horiek herrietan aurkitzea.