Zorrate ibaiaren ondoan zabaltzen den goi-ordoki batean dago, basoz inguratuta. Konbentzio gerrak suntsitu zuen herria, eta, ondorioz, kasik guztiz berreraiki zen.

Biztanleak

127 Biztanle

Altuera

777 m

Zabalera

21 km2

Basoa

Pagoa: 1.063 Ha - Haritza: 219 Ha

Ciriaco Morearen, El lrati S.A.-ren sortzaileetako bat, sorterria da. Baratzez eta intxaurrondoz osaturiko ingurua du. Atzean, Pettiriberroko harkaitz-lerroa, Betondoko erreka eta Zorrateko hariztia; eta, atzerago, Berrendiko harkaitz lerroa.

Inkisizioak sorginei eragindako jazarpenarena da Garaioako historiako pasarte berezienetako bat. Herriko sei emakume Logro├▒ora eraman eta bertan tormentua jasan zuten. Horren eraginez, emakumeetako lau hil ziren, haren aurka ezer frogatu gabe.

Behatoki natural harrigarri bat dago, Zamariain (airean zintzilika dagoen harkaitza da). Ikuspegi ederra du Irati ibaiaren eta hura zeharkatzen duen Beteluko hariztiaren gainean.

Garaioan garai bakarra dago, Maisterrenekoa. Eliza, San Andresi eskainitakoa, gotikoa eta atari nabarmena duena.

Garaioa eta Abaurrepearen artean Poztiako leizea dago, kondairak esaten duenaren arabera, sorginek ikuztegi modura erabiltzen zutena.