Gabiraia gure lurraldeko harrapari txikienetakoa da. Oihanetan bizi da, eta hegazti txikiak (erregetxoak, paridoak, besteak beste) harrapatzen trebea da. Harrapakin iheskor horiek ehizatu ahal izateko, baso itxian mugitu behar duenez, morfologia egokitu behar izan du. Horregatik hegal motzak eta biribilak, eta buztan luzea (maniobratu eta abiadura hartzeko) ageri ditu.

menu