Basoaren ustiakuntza, behar bezala kontrolatzen bada, basoko kalitatea mantentzeko eta hobetzeko modua da.

Basoak lurraldearen %60a hartzen du. Horren %70a, 9.662 Ha, pagadiak dira, gehienak Iratin daudenak. Hariztiak ere badaude Orbaran, Hiriberrin, Garaioan edo Garraldan (haritz zuria subespezieko Europako garrantzitsuenetakoa), eta baso guztien %15a egiten dute.

Aezkoan basoak oihan-antolaketa plenei jarraikiz ustiatzen da, eta Aezkoako Batzarre Nagusiarentzat oso diru iturri garrantzitsua da.

Basoak herri lur komunaletan daudenez, haraneko biztanleek aprobetxatzen dituzte etxeko egurra egiteko edo zenbait produktu biltzeko: zizak eta onddoak, masustak, habiak eta patxaranak eta basakak (likoreak egiteko).

Historikoki, zuhaitzei probetxu handia atera ohi zaie: eraikuntzan, abereentzako (ezkurrak, hostoak) edo ikatza egiteko.

XVIII. mendean, Espainia eta Frantziako Marinek baso hauetan erreparatu zuten, izei eta pagoen kalitateagatik, itsasontziak egiteko. Garraiatzea zaila zenez, almadiak erabili zituzten, hau da, enborrak elkarri lotu baltsa baten modura eta ibaian behera botaz. XX. mendearen hasieran erreka mutilen (barrankeatzaileak) teknika hartu zuten, ibaian behera aske garraiatzea, alegia. Goroago ere, kableen bidez, airean zehar garraiatu ohi ziren.

Gaur egun potentzia handiko motozerrekin botatzen dira enborrak, traktoreekin herrestatzen dira eta kamio handitan garraiatzen dira eraldatze lekuetaraino.