Skip to main content

Tamaina handiko espeziea da, Iberiar penintsulan bizi diren beste ziprinidoekin aldaratuta (1 m luze hartzen ahal du). Aho protraktila du, behealdera kokatua. Ahoko goialdeko ezpaina behealdekoa baina handiagoa eta aurrerago ateratakoa da. Goialdeko matrailezurrean bi pare ile ditu,  buruaren tamainarekin aldaratuta motzak diruditenak (begietaraino ailegatzen dira). Hegal dortsalaren azken erradioak hortz moduko bukaera du. Ipurdiko hegala, berriz, txikia da, handiagoa emeen kasuan, arrautzak jartzeko moduagatik.

Close Menu

menu